Xabier Irujo Ametzaga Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria eta genozidio ikasketetako katedraduna da. Filologian, historian eta filologian lizentziatua da eta bi historian eta filosofian doktorea da. Hogei liburu baino gehiago eta aldizkari espezializatuetan artikulu ugari argitaratu ditu genozidioen inguruan, horietako bat Genocidio en Euskal Herria 1936-1945 liburua. Ilbeltzaren 20an, ostirala, 19:30ean, Irujok Euskara desagarrarazteko politikak hitzaldia emanen du Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Solasaldia Altxa Burua Sakanako Euskaltzaleen Sareak eta Nabarraldek antolatu dute.