'Eo' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 16a, 12:17

Ilbeltzaren 19an eta 22an, osteguna eta igandea, Jerzy Skolimowski zinemagile poloniarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean. 

 

Sinopsia: Mundua leku misteriotsua da, batez ere animalia baten begietatik ikusita. Haren bidean, EO, begi malenkoniatsuz betetako asto gris bat, jende onarekin topo egin du, eta hain ona ez denarekin. Poza eta pena ezagutu ditu, aberastasunaetik hondamendira eta zoritxarretik zorionera bidaiatzen du gutxien espero duenean, baina ez du inozentzia galtzen.

Fitxa artistikoa: Sandra Drzymalska, Lorenzo Zurzolo, Mateusz Kosciukiewicz, Isabelle Huppert, Tomasz Organek, Saverio Fabbri.

Emanaldiak

  • Ilbeltzak 19, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian. 
  • Ilbeltzak 22, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian. 

Sarrerak:
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro. 
  • Aurretik erositako: 4,5 euro.