Futbola

Emakumezkoen Preferentean hiru puntuak Altsasun geratu ziren

Guaixe 2023ko urt. 17a, 12:24

Altsasuk Lagunak taldea hartu zuen igandean Dantzalekun


Asteburuan Emakumezkoen Preferente mailako hamaikagarren jardunaldia jokatu zuen eta Gabonetako oporren ondotik primeran itzuli da Altsasu, igandean Dantzalekun jokatutako partidan 1 eta 0 gailendu baitzen Alfonso Castellanosek gidatzen duen taldea. 

Altsasuk eta Lagunakek parez pare hasi zuten partida, aukera politak sortuz. 37. minutuan Nerea Arellanok Altsasuren atea zulatu zuen eta 1 eta 0 aurreratu ziren altsasuarrak. Barañaingo taldea partida berdintzen saiatu zen, baina Altsasuk ongi eutsi zion, eta nahiz eta Altsasuk partida erabakita uzteko aukera gehiago sortzen saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1 eta 0 irabazita, hiru puntuak Altsasun geratu ziren. 

Mutilvera B taldea da Emakumezkoen Preferente mailako lider (29 puntu). Altsasu seigarren postuan dago (13 puntu). Asteburuan hamabigarren jardunaldia jokatuko da eta sailkapenean bederatzigarren den Marcilla izango du aurkari Altsasuk, Marcillako El Puente zelaian igandean 16:00etan jokatuko den partidan.