Bost urteko borrokari kantari

Guaixe 2023ko urt. 17a, 11:52

Elkarretaratzeak Zumalakarregi plazako estalpean opatu zuen babesa.

Pentsio duinen aldeko mugimenduak bosgarren urteurreneko bilkuran borrokan segituko duela berretsi du.

Astelehenean bost urte bete ziren pentsio publiko, duin, zuzen eta nahikoak izateko eskubidearen alde herritarrak kalera atera zirela. Urteurrena dela eta sortutako abestia kantatu zuten asteleheneko elkarretaratzeetan. Horrekin batera, mugimenduko kideek gogorarazi zuten lorpenak izan dituztela eta “milaka arrazoi ditugula” borrokan segitzeko. Horien artean, besteak beste, honakoak daude: aberastasunaren bidezko banaketa, soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzea eta zerbitzu publikoak hobetzea.