'Galtzerdi erdi' liburu sinaketa

Ilbeltzaren 20an, ostirala, Ainhoa Ramirez de Alda idazlea liburuak sinatuko ditu Altsasun.

Ainhoa Ramirez de Alda altsasuarrak Galtzerdi erdi bere lehenengo liburua kaleratu zuen 2022aren amaieran. Ilbeltzaren 20an, ostirala, 18:00etan, Eguberrietako galtzerdiaren istorioa kontatzen duen ipuin ilustratuaren aleak sinatzen egonen da, Altsasuko Arkatz liburudendan.