Osasun publikoaren aldeko protestak segituko du

Guaixe 2023ko urt. 24a, 10:01
OSasun publikoaren alde jende ugari elkartu zen atzo ere.

Ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, asteazkenak, elkarretaratzeak eginen dituzte Altsasuko osasun etxe parean.

Ikusirik Burunda mendebaldeko osasun eskualdean medikuen kopurua egunetik egunera aldatzen dela eta pediatrarik ez dagoela, Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak ilbeltzaren 25ean, otsailaren 1ean eta 8an, asteazkenak, 12:00etan, Altsasuko osasun etxearen aurrean, elkarretaratzeak egiten jarraituko du. Plataformatik kontzentrazioetan parte hartzera deitu dute.

Horrekin batera, Burunda mendebaldeko Osasun Kontseiluak bilera egin eta Osasun Departamentuko arduradunek beharrezko azalpenak ematea eskatu dute. Plataformak duen azken informazioaren arabera, antza, hilaren 26an mediku batek plaza hartuko du Altsasun.