Terrazen gaineko kuotak ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko urt. 24a, 11:41
Terraza bateko altzariak bilduta. ARTXIBOA

Joan den urteari dagozkion kuotak ordaintzeko epea zabalik dago.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez,  joan den urteko terrazen kuotengatik ordaintzeko borondatezko epea otsailaren 28ra artekoa dela. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei asteazkenean kargatuko zaie kontu korrontean. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.