'Un Oscar para Oscar' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 24a, 14:49

Ilbeltzaren 28an, larunbata, Txalo producciones konpainiaren antzezlana izanen da Iortia kultur gunean.

Jon Plazaola, Gorka Aguinagalde, Rebeca Sala eta Mara Guil dira Un Oscar para Oscar antzezlanaren protagonistak. Interpertatzen dituzten lau pertsonaiak Oscar sarietan daude, Los Angelesko motel batean, eta bere bizitzako gaurik zoroena biziko dute.

Un Oscar para Oscar antzezlana

Sinopsia: Los Angelesko kanpoaldeko motel xume batera eramanen ditu ikusleak lanak, Oscar sariak banatzeko galaren egunera. Bertan Oscar Manzano dago, sarietarako hautagai izendatu duten film labur baten zuzendari gaztea, Guillermo Barrientos Kultur ministroa eta Irene Navarro Ogasuneko ministroa daude. Bi politikaren arteko etengabeko mokoaldien artean, zeremonia hasteko ordu gutxi falta direnean, Pauline gazte agertu da logelan, Guillermok ezkutuan kontratatuko neska, galan eta alfonbra gorrian Oskarren emaztegaia den itxura egin dezan. Laurek bere biztizako gaurik zoroena biziko dute, pentsarazteko mezu batekin: ametsak eta horiek lortzeko bidean galtzen den guztia.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea eta zuzendaria: Mario Hernández.
  • Aktoreak: Jon Plazaola, Gorka Aguinagalde, Rebeca Sala eta Mara Guil.
  • Ekoizpena: Txalo producciones.

Emanaldia: Ilbeltzak 28, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean.

Sarrerak: 15 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: gaztelania.