La Encinak ohiturazko txerriaren hilketa eginen du

Guaixe 2023ko urt. 24a, 15:33
2019ko ospakizuna La Encinan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 28an, larunbata, Extremadurako kultur elkarteak txerrikiaren inguruko ospakizun tradizionala eginen du.

Goizean goiz elkartuko dira ilbeltzaren 28an, larunbata, Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteko kideak. Extremadurako ogi mamiak jaten hasiko dute eguna. Ondoren, 11:00ak aldera, txerriaren zatikatzea eginen dute txerrikiak egin ahal izteko. 14:30ean txerriaren gorputzaren zatien dastaketa egonen da herri bazkarian. Ilbeltzaren 26ra arte, osteguna, eman daiteke bazkarian izena 687 901 205 edo 687 607 303 telefonoetara Whatsapp mezu bat bidaliz.

La Encinaren txerriaren hilketaren ospakizuna

  • 09:00 Extremadurako ogi mamiak jatea.
  • 11:00 Txerria zatikatzea.
  • 12:00 Txerrikiak egitea.
  • 14:30 Bazkaria.