Dentera eta Hail Noise taldeak kontzertuan

Guaixe 2023ko urt. 24a, 09:23

Dentera taldeko kideak 2021eko Sukarrafesten. JANIRE CLAVER/ARTXIBOA

Ilbeltzaren 28an, larunbata, metal gaua izanen da Altsasuko gaztetxean.

Esperientzia handiko taldea da Dentera. Bi hamarkada bete ditu musikaren munduan talde altsasuarrak. Taldekide bakoitzak eragin musika estilo desberdinetatik edan du, baina taldearen oinarrian metal eta punk estiloak daude. Hiru disko grabatu dituzte. Formazio berriarekin itzuli da eszenatokietara: Angel eta Otxoa gitarra joleak, Emilio abeslaria, Jon Calvo baxu jolea eta Haitz bateria jolea. Hail Noise Donostian 2015ean sortutako taldea da. Taldekide guztiek musikaren mundua esperientzia handia dute eta estilo desberdinak uztartzen dituzte, besteak beste, rock, hardcore eta metal. Ilbeltzaren 28an, larunbata, 22:30ean, bi taldeak Altsasuko Gaztetxearen eszenatokian izanen dira.