Futbola

Marcillan jipoia jaso zuen Altsasuk

Guaixe 2023ko urt. 25a, 10:22

Emakumezkoen Preferente mailako hamabigarren jardunaldian ez zen punturik Sakanara heldu

Emakumezkoen Preferente mailako hamabigarren jardunaldian Marcillako El Puente futbol zelaian jokatu zuten Altsasuko neskek, Marcillaren kontra, eta esan beharra dago etxeko taldeak hasieratik hartu zuela partidaren kontrola eta hamar minutuetarako bi gol sartu zituztela. Altsasu egoerari buelta ematen saiatu zen, eta ezin. Bigarren zatian Marcillak erasoan jarraitu zuen eta beste bi gol sartu zituzten. 4 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak. 

Idoya da Emakumezkoen Preferente mailako liderra (32 puntu) eta Altsasu zazpigarren postuan dago (13 puntu). Igandean sailkapenean seigarren eta arerio zuzena den Berriozarren kontra jokatuko du Altsasuk, 18:00etan, Berriozarren.