Futbola

Altsasuk ezin izan zuen San Ignacioren kontra

Guaixe 2023ko urt. 25a, 10:43

Erregional mailan arerio zuzenaren kontra galdu egin zuen Altsasuk

Igandean Altsasu B-k San Ignacio arerio zuzena hartu zuen Dantzalekun, hamabosgarren jardunaldiko partidan. Hiru puntuak oso gozoak ziren bi taldeendako, eta lehen zatian lehia estua izan zuten kontrako atean asmatzeko. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren, baina bigarren zatian hobeto aritu zen San Ignacio. 55. minutuan lehen gola sartu zuten iruindarrek, eta segidan beste bi egin zituzten. Altsasu saiatu zen, baina ezin, 90. minutuan Unai Rodriguezek, penaltiz, altsasuarren gol bakarra sartu arte. 1 eta 3 galduta despeditu zuen partida Altsasu B-k. 

Erregional mailako liderra Beti Onak B taldea da (39 puntu). Altsasu hamabigarren da (12 puntu). Larunbatean sailkapenean hirugarren den Gazte Berriak du aurkari Altsasu B-k 18:15ean Antsoainen jokatuko den partidan