Ping pong txapelketa Altsasun

Guaixe 2023ko urt. 25a, 09:28

Ilbeltzaren 28an, larunbata, 3x3 ping pong txapelketa izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Ilbeltzaren 27an, ostirala, Sexgunea izanen da.

Hilabete bukaerako ostiraletan Intxostiapunta gazte gunean Sexgune sexu aholkularitza dago; hortaz, ilbeltzaren 27an, 17:30etik aurrera egin daiteke sexologoarekin kontsulta konfidentziala eta doakoa. Bestetik, asteburuaren gazte agendaren barruan, ilbeltzaren 28an, larunbata, 18:00etatik aurrera, 3x3 ping pong txapelketa izanen da.