'La vida sin ti' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 25a, 09:44

Ilbeltzaren 26an eta 29an, osteguna eta igandea, Laurent Larivière zinemagile frantziarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

 

Sinopsia: Iraganeko lagun baten itzuleraren ondoren, Joan Verrak mendira ihes egin du Nathan semearekin. Han, iraganeko maitasun-harremanen oroitzapen zatikatuak biziko ditu.

Fitxa artistikoa: Isabelle Huppert, Lars Eidinger, Swann Arlaud, Freya Mavor, Stanley Townsend, Eanna Hardwicke, Florence Loiret-Caille, Breffni Holahan, Leo Hanna, Fabrice Scott, Dimitri Doré, Louis Broust.

Emanaldiak:

  • Ilbeltzak 26, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
  • Ilbeltzak 29, igandea, 19:00etan, Iortia kult guneko areto txikian.

Prezioak:
Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.