'El frío que quema' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 25a, 09:51

Otsailaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Santi Trullenque zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: 1943ko negua Pirinioetan. Sara eta Antoni Andorrako herri txiki batean bizi dira. Egunero jasotzen dituzte Bigarren Mundu Gerrari buruzko berriak. Egun batean, Sendo laguna judu batzuekin etorriko da haiendako ezkutaleku bila. Bizitza zaildu egingo zaie alemaniarrak hirira iristen direnean juduen bila.

Fitxa artistikoa: Greta Fernández, Roger Casamajor, Pedro Casablanc, Adriá Collado, Daniel Horvath, Ksawery Szlenkier, Elisabet Terri, Nil Planes, Kasia Kapcia, Peter Nikolas, Albert Vilcan.

Emanaldiak:

  • Otsailak 2, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto txikian.
  • Otsailak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto txikian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Sariak: 2022ko Gaudi sarietara film onenaren saria irabazteko izendatuta. 

Hizkuntza: gaztelania.