Bi ospakizunen daten zuzenketa

Guaixe 2023ko urt. 31a, 11:15

Altsasuarrak Erkudengo Ama ermitaren inguruan. ARTXIBOA

Iragarri baino aste bat beranduago dira Erkudengo erromeria eta Bargagaingo eguna

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordearen bilera izan zuen hilaren 23an eta aztertutako gaien artean urteko ospakizunen daten aldaketa zegoen. Izan ere, Erkudengo erromeriaren eguna garilaren 9an izan beharrean 16an baita, domekarekin. Eta data aldaketaren ondorioz Bargagainerako igoera aste bat atzeratuko da, garilaren 23ra, hori ere domekarekin. 

Egutegia

  • Otsailak 5, domeka, Santa Ageda.
  • Otsailak 19, domeka, haur ihotea.
  • Otsailak 21, asteartea, herri ihotea.
  • Otsailak 25, larunbata, hiri ihotea.
  • Maiatzak 6-7, larunbata eta domeka, Alde Zaharreko festak.
  • Garagarrilak 23 eta 24, ostirala eta larunbata, San Joan.
  • Garagarrilak 29, osteguna, San Pedro.
  • Garilak 16, domeka, Erkudengo erromeria.
  • Garilak 23, domeka, Bargagainera igoera.
  • Irailak 13-17, asteazkenetik domekara, festak.
  • Lastailak 21-22, larunbata eta domeka, feriak.