La Encina betiko martxara bueltatu da

Guaixe 2023ko urt. 30a, 10:22

Pandemia atzean utzi eta ohiko jarduna hartuko du aurten.

Extremadurako kultur elkarteak, La Encinak, ohiko txerri hiltzea ospatuz mustu du bere aurtengo egitaraua. Aurreko bi urteetan, pandemiagatik, elkartearen kultur jarduna asko murriztu zen, baina aurten ohikoak diren jarduerak antolatu nahi dituzte. Eta, ohi denez, urteko aurrenekoa txerri hiltzearena izan zen. Hildako txerri bat eraman zuten elkartera eta hura zatikatu zuten. Zati batzuk gordetzeko izan ziren, beste batzuk egunean bertan dastatzeko. Gainera, hestekiak egin zituzten. Goiz-goizetik egon zen animazioa elkartean. Bazkariak arrakasta izan zuen toki guztiak, 90ak, bete baitziren. Bazkaltzera Altsasuko alkatea eta Gasteiz eta Iruñeko Extremadurako etxeetako kideak joan ziren.