Futbola

Altsasu Berriozartik esku hutsik itzuli zen

Guaixe 2023ko urt. 31a, 11:45

Emakumezkoen Preferente mailako hamahirugarren jardunaldiak ez zu saririk utzi

Ilbeltzaren 29an Berriozar arerio zuzenaren kontra lehiatu zen Emakumezkoen Preferente mailako Altsasu taldea Berriozarren. Berriozar ongi hasi zen, sakandarren atera gerturatuz, 31. minutuan lehen gola sartu arte. Altsasuk ezin izan zuen erantzun. 

Bigarren zatian lehia polita izan zuten bi taldeak, baina Berriozar finago ibili zen, beste bi gol sartu baitzituen. Altsasuk ez zuen etsi eta 78. minutuan Nerea Arellanok Berriozarren atea zulatu zuen eta partidan sartu ziren altsasuarrak, baina ez zuten partida iraultzea lortu eta 3 eta 1 galduta itzuli ziren Berriozartik. 

Idoia da Emakumezkoen Preferente mailako liderra (35 puntu) eta Altsasu zazpigarren postuan dago (13 puntu). Otsailaren 5ean sailkapenean hamargarren den Gazte Berriak taldearen kontra jokatuko dute Altsasuko neskek, Antsoainen.