Futbola

Altsasuk ez zuen Antsoainen puntuatu

Guaixe 2023ko ots. 1a, 10:00

Erregional mailako hamaseigarren jardunaldian Altsasuk ez zuen eutsi

Erregional mailan hamaseigarren jardunaldia jokatu berri da eta Altsasu B taldeak Gazte Berriak taldea izan zuen aurkari Antsoainen. Gauzak ongi hasi ziren Altsasuko taldearendako, zazpigarren taldean Julen Floresek gola sartu eta Altsasu aurreratu baitzen. Gazte Berriakek ez zuen etsi eta Altsasuren atea zelatatzen hasi zuen, 42. minutuan berdindu eta 48. minutuan 2 eta 1 aurreratu arte. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen eta Gazte Berriak taldea aldea zabaltzen, baina ez zen gol gehiagorik egon eta Altsasuk 2 eta 1 galduta despeditu zen partida. 

Beti Onak B taldeak jarraitzen du Erregional mailako lider (42 puntu). Altsasu B hamabigarren da (12 puntu). Hamazazpigarren jardunaldian Altsasu B taldeak sailkapenean zazpigarren den Valle de Aranguren hartuko du Dantzalekun.