'Izurde mutikoa' familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 31a, 11:58

Otsailaren 5ean, igandea, Mohammad Kheyrandish zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Izurde batzuek itsasoan galdutako ume bat salbatzen dute, eta familiako beste bat balitz bezala hezten dute. Poz-pozik bizi dira olatu azpian, harik eta munstro zital batek urpeko mundua bereganatzen duen arte. Umetxoa lehorrera erbesteratzen dute, eta bertan bihotz oneko Murvarid kapitainak hartzen du etxean. Kapitainaren eta bere lagun mina eta ia anaia den Elur-bola izurdearen laguntzaz, mutikoak bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko bidaia bati ekingo dio.

Fitxa teknikoa: animazioa.

Emanaldia: otsailak 5, igandea, 17:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Prezioa: 3 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

Hizkuntza: euskara.