Santa Ageda ohituraren iraganaz, orainaz eta geroaz

Guaixe 2023ko urt. 31a, 09:52

Otsailaren 3an, ostirala, Altsasuko kintoen ospakizunaren inguruan eztabaidatuko dute Intxostiapunta gazte gunean. Otsailaren 4an, larunbata, pintxo lehiaketa eginen dute.

Santa Ageda ospakizunen atarian, otsailaren 3an, larunbata, Intxostiapunta gazte gunean Santa Ageda atzo, gaur eta bihar deitutako jarduera bat eginen dute. Gonbidatuak izatetik protagonistak izatera liburua eta dokumentala oinarri hartuta, gazteek herriko kintoen ospakizunaren historia ezagutuko dute. Aurretik ere gazteei ohituraren inguruan zer dakiten, lehen nola egiten zen ezagutzen dute, arrazoiak eta abarren inguruan galdetuko zaie, horren gainean eztabaidatzeko. 18:00etan izanen da. Otsailaren 4an, larunbata, 18:00etan, Pintxo lehiaketa eginen dute Altsasuko gazte gunean. Parte hartzeko 1,5 euro ordaindu behar da.