Mendi lasterketak

Josean Salgado Larran

Guaixe 2023ko ots. 8a, 11:00
Jose Antonio Salgado Larra Belagua Snowrunning lasterketan. PABLO ROA

Denboraldia elurretan korrika hasi du altsasuarrak

Ilbeltzaren 28an Larra Belagua Snowrunning jokatu zen, aldi berean Nafarroako Elurretako Lasterketa Txapelketa zena. Elur artean jokatutako lasterketa ikusgarrian Xabier Zarranz (52:14) eta Naiara Irigoien (1:02:20) gailendu ziren, eta Jose Antonio Salgado beterano altsasuarra 58. sailkatu zen (1:25:46).