Emakumea Madagaskarko ekonomia errealaren zutabe garrantzitsuena da. Etxe asko guraso bakarrekoak dira, eta emakumeak dira inanatza euskarri bakarra. Oinarrizko zerbitzuak ematen dituzte, Estatuak bermatzen ez dituenak. Madagaskarko emakumeen errealitate hau erakusten duen argazkiekin Agua de Coco elkarteak argazki erakusketa osatu du: Malgaxe emakumearen indarra. Altsasuko Udalaren laguntzarekin Iortia kultur gunean ikusgai dago otsailaren 12ra arte. Ana Palacios, Yeray Menéndez, Benito Pajarez, Lobolopezz, Jonathan Pissonero, Scar Lafiniarivo, Mar Guirao eta Rafa Canal argazkilarien lanarekin osatzen da erakusketa.