Valle Inclanen arima El Brujoren ikuspuntutik

Guaixe 2023ko ots. 6a, 15:09
El Brujo antzerkigilea. IORTIA

Otsailaren 18an, larunbata, 'El alma de Valle Inclan' antzezlana izanen da Iortia kultur gunean.

"Konfinamenduan, Vallen Inclánek arindu egin zuen nire malenkonia eta, azkenean, bizitzen ari ginen egoera latza gainditzen lagundu zidan". El Brujo antzerkigilearen hitza dira. Valle Inclán espainiar literaturaren idazle nabarmenetariko bat da, eta gizon aparta izateaz gain oso bizitza interesgarria erakutsiko du Rafael Álvarezek El alma de Valle Inclán antzezlanean.

El alma de Valle Inclán antzezlana

Sinopsia: El Brujok honako hau aitortu dio Iortia kultur guneari: "Konfinamenduan, Valle Inclánek arindu egin zuen nire malenkonia, eta, azkenean, bizitzen ari ginen egoera latza gainditzen lagundu zidan. Harekin batera bizi izan nuen pertsonaiei beti ematen dien erredentzio argitsua. Eta bere oharren misterio xumearekin lan egin nuen Divinas Palabras lanean. Haiek izan dira, niretzat, oihal baten irudiak erakusle batez seinalatuz istorioak kontatzen zituzten itsuen hitzak. Hemen dituzue bere bizitzako maskara batekin, munduko antzerki honetan".

Fitxa artistikoa:

  • Bertsioa eta zuzendaritza: Rafael Álvarez, El Brujo
  • Jantziak: Gergonia E. Moustellier
  • Jantzi arduraduna: Talleres Moustellier
  • Jatorrizko musika: Javier Alejano
  • Produkzio-zuzendaria: Herminia Pascual
  • Arduradun teknikoa: Oskar Adiego
  • Sare Sozialak: Xatcom agencia digital
  • Banaketa: Gestión y Producción Bakty S.L.
  • Karteleko argazkia: Fernando Marcos

Emanaldia: Otsailak 18, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean.

Sarrerak: 12 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.