Nafar Lansarek bultzatuta, eta Altsasuko Udalaren laguntzaz, enplegu eskatzaileendako ikastaroak antolatu ditu, emakumeen arrail digitala murrizteko eta Nafarroako emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko. Ikastaroa otsailaren 27tik martxoaren 10era izanen da, astegunetan, 09:15etik 13:15era.Guztira 40 orduko trebakuntza ikastaroa da, Intxostiapunta gazte gunean eginen dena. Hartan interesa duenak 628 328 593 telefonora hots egin edo miraola@altsasu.net helbide elektronikora idatzi daiteke. Ikastaroa Europako Batasunaren Next Generation EU funtsaren bitartez finantzatu du foru administrazioak.