Futbola

Altsasuk puntu bati eutsi zion Dantzalekun

Guaixe 2023ko ots. 7a, 11:10

Erregional mailako Altsasuk eta Valle de Arangurenek partida lehiatua eskaini zuten

Otsailaren 5ean Altsasu B taldeak Valle de Aranguren taldea hartu zuen Dantzalekun, Erregional mailako hamazazpigarren jardunaldian. Bi taldeak gogotsu zelairatu ziren eta partida lehiatua eskaini zuten. Valle de Arangurenek 12. minutuan aurreratzea lortu zuen. Altsasuk ez zuen etsi eta Eneko Verak bana berdindu zuen 25. minutuan. Hortik aurrera bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren baina ez zuten lortu eta banakako berdinketarekin despeditu zen partida. 

Erregional mailako liderra Beti Onak B taldea da (45 puntu). Altsasu hamabigarren da (13 puntu)
Hurrengo jardunaldian Rotxapea B izango du aurkari Altsasu B-k, Iruñean.