Futbola

Gazte Berriak-ek eraman zituen jokoan zeuden puntuak

Guaixe 2023ko ots. 7a, 11:30

Emakumezkoen Preferente Mailan Altsasuk ezin izan zion Antsoaingo partidari buelta eman

Gazte Berriaken kontra jokatu zuen Altsasuk Emakumezkoen Preferente Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida lehiatua eskaini zuten bi taldeek, eta parez pare ibili ziren. Atsedenaldira husnako berdinetarekin joan ziren, eta bigarren zatian joera berberarekin jarraitu zuen partidak, 73. minutuan Gazte Berriakek Altsasuren atea zulatu arte. Altsasuarrak partida berdintzen saiatu ziren, baina partida bukatzear zela, 88. minutuan, Antsoaingo taldeak bigarrena sartu zuen eta 2 eta 0 galduta itzuli ziren altsasuarrak. 

Emakumezkoen Preferente mailako liderra Idoya taldea da (36 puntu). Altsasu zazpigarren postuan dago (13 puntu). Asteburuan ez dago jardunaldirik. Hamabosgarren jardunaldia otsailaren 17tik 19ra jokatuko da, eta Altsasuk sailkapenean laugarren den Burladés taldea hartuko du Dantzalekun.