Jokoak gazte agendan

Guaixe 2023ko ots. 7a, 13:24

Ilbeltzaren 10ean, ostirala, eta 11n, larunbata, Monopoli mahai jokora eta Gautafac karta jokora ariko dira, hurrenez hurren, Intxostiapunta gazte gunean.

Ilbeltzaren 10ean eta 11n, ostiralean eta larunbatean, jokoak izanen dira Intxostiapunta gazte gunean. Ostiralean Monopoli hiri batean gertatzen den eta kaleak, etxeak eta hotela salerosten diren jokora jokatuko dute, 18:00etatik aurrera. Larunbatean Guatafac karta jokora ariko dira; zortzi segundutan kartetan agertzen diren galderak erantzun behar dituzte jokalariek.