Adinduek trebetasun digitalak ikasteko eskaintza

Guaixe 2023ko ots. 13a, 10:52

Ordenagailuak erabiliz ziztuzten ikastaro bat. ARTXIBOA

Pertsona erretiratuei zuzendutako doako ikastaroak antolatu dira oinarrizko gaitasun digitalak eskuratzeko 

Abentura digitala izena dute adineko pertsonak gailu digitalekin trebatzeko antolatutako ikastaroak. Informazioaren eta komunikazio teknologiak modu praktiko eta errazean erabiltzen hasi nahi dutenei zuzenduta dago. Erabat doakoa. Ikastaroa otsailaren 27an hasi eta martxoaren 10ean bukatuko da. Guztira 40 orduko ikastaroa izanen da. 15 laguneko taldeak osatzen badira bi ordutegi egonen dira, bata, 15:00etatik 17:00etara ariko da eta, bestea, 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa Intxostiapunta gazte txokoan izanen da. Izena eman nahi duenak 628 328 593 telefonora hots egin edo miraola@altsasu.net helbide elektronikora idatzi dezake. 

Ikastaroa Nafarroako Gobernuaren Telekomunikazioen eta Digitalizazioaren Zuzendaritza Nagusiak antolatu du Altsasuko Udalaren laguntzaz. Ikastaroaren finantzaketa Europako Next Generation EU funtseko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planetik atera da.