Wyomingeko punk rock doinuak Altsasun

Guaixe 2023ko ots. 13a, 10:32
Teenage Bottelrocket taldearen kontzertua 2015eko Pirate Satelite Festivalen. FRANK SCHWICHTENBERG/WIKIPEDIA

Otsailaren 17an, ostirala, Teenage Bottlerocket talde estatubatuarraren kontzertua izanen da Altsasuko Gaztetxean.

Teenage Bottlerocket Amerikako Estatu Batuetako Wyoming estatuko taldea Europan bira eginen du eta geldialdi bat Altsasun eginen du. Otsailaren 17an, ostirala, izanen da, hain zuzen, gaztetxean, 22:30etik aurrera. Taldeak punk rock egiten du eta hogei urte daramatza oholtzaren gainean. Monte del Oso talde iruindarraren kontzertua izanen da ere.