Egitarau anitza Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko ots. 14a, 13:59
Itxaso Torregrosa Sexgune zerbitzuko sexologoa da. ARTXIBOA

Otsailaren 17an, ostirala, Xbox lehiaketa eta Sexgunea izanen dira Altsasuko gazte gunean. Otsailaren 18an, larunbata, Altsasuko inauterietako emanaldia izanen da.

Otsailaren 17an, ostirala, Sexgunea gazteendako sexualitate aholkularitza izanen da Altsasuko Intxotiapunta gazte gunean. Itxaso Torregrosa sexologoa gazteen galderak erantzuteko prest izanen da. Hilabeteko azken ostiraletan izaten da zerbitzua gazte gunean, baina otsailean aste bat aurreratu dute. Egun berean, Xbox bideojokoetara jokatzeko aukera izanen da ere, Intxostiapuntan, 18:00etatik aurerra.

Otsailaren 18an, larunbata, 18:00etan, Altsasuko herri inauterietako pertsonaiak Intxostiapuntan izanen dira emanaldia eginen dute. Ondoren, txokolatada izanen da.