Otsailaren 11 eta 12ko asteburuan Nafarroako saskibaloi txapelketa ezberdinetan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen.
Bigarren Maila Interautonomikoan ENERParking Basket Navarrak eta Narum CBASK-ek otsailaren 12an, igandea, jokatu zuten, Iruñean. Partida oso lehiatua izan zen eta bi taldeek dena eman zuten, baina azkenean 7 punturengatik ENERParking Basket Navarra gailendu zen, 72 eta 65.
Navasket taldea da liderra (28 puntu) eta Narum CBASK seigarren da (21 puntu). Otsailaren 19an Narum CBASK taldeak sailkapenean hamargarren den Valle de Egües hartuko du Zelandin, 12:00etan.
Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan CBASK Ifuel taldeak eta Noainek aurretik jokatu zuten jardunaldi honetako partida, otsailaren 7an zehazki, eta Altsasuko taldeak 55 eta 68 irabazi zion Noaini. Sailkapenean Selco Electronicak jarraitzen du lider (28 puntu) eta CBASK-Ifuel bosgarren postuan dago (24 puntu). Otsailaren 18an seigarren postuan dagoen Berriozar taldea izango du aurkari talde altsasuarrak, 17:20ean, Berriozarren. Bi taldeak puntutara berdinduta daudenez, partidak sailkapeneko bosgarren postua erabakiko du.
Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bigarren faseari ekingo dio CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak. Bigarren fase honetan 9 eta 15 postuen arteko sailkapen fasean lehiatuko dira altsasuarrak. Lehen partida Navasket SF´old taldearen kontra jokatuko dute altsasuarrek, otsailaren 19an, 16:00etan, Teresianen kiroldegian.