Batxilergoko ikasleek unibertsitate publikoa ezagutu dute

Guaixe 2023ko ots. 16a, 10:32

Nafarroako Unibertsitate Publikoa bisitatu zuten ikasle sakandarretako batzuk. NUP

66 ikasle izan ziren bisitan 

Altsasun Bigarren Hezkuntzako Institutuan Batxilergoko 2. maila ikasten ari diren 66 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu dute berriki. NUPeko arduradunek harrera egin zieten. Iruñeko Arrosadia eta Osasun Zientzien campusetan 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta NUPeko lau fakultateek 2023-2024 ikasturterako eskaintzen dituzten nazioarteko zazpi programei buruzko informazioa jaso zuten ikasleek.