Pediatrak eskatzeko elkarretaratzea

Guaixe 2023ko ots. 16a, 09:54

Altsasuko osasun etxearen aurrean Osasun publikaren aldeko elkarretaratzea. ARTXIBOA

Otsailaren 24an, ostirala, Osasun publikoa eta kalitatezkoa guztiontzat deitutako kontzentrazioa eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean.

Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak otsailaren 1ean egin zuen elkarretaratzean jakinarazi zuenez, Etxarri Aranazko eta Altsasuko osasun eskualdeetan ez zeuden pediatrarik eta haien ordez Osasunbideak erizainak jarri zituen, baina Iruñeko San Martin osasun etxera edo larrialdetara bideratzea beste erremediorik ez dutela azaldu zuten plataformatik. Pediatra falta hori salatzeko otsailaren 24an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko osasun etxearen aurrean, Altsasun pediatrak orain! elkarretaratzea eginen dute.