'Una herencia de muerte' gaurkotasunez filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko otsailaren 16a

Otsailaren 16an, 17an eta 19an, osteguna, ostirala eta igandea, Dean Craig zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Macey eta Savanna eskas dabiltza baliabidez, baina gogoz gainezka. Bi ahizpa horiek nekez ateratzen dute aurrera kafetegi hutsa, eta ideia bat bururatzen zaie txiro izateari uzteko: gaixotasun terminal bat duen beraien izeba Hilda boteretsuaren onespena lortzea. Plan perfektua litzateke Macey eta Savanna matriarka kontrolatzaile eta kaskagogor honen oinordeko bihurtzeko gogo duten familia-kide bakarrak balira.

Fitxa artistikoa: Toni Collette, Anna Faris, Kathleen Turner, David Duchovny, Ron Livingston, Rosemarie Dewitt, Keyla Monterroso Mejia, Patricia French, Billy Slaughter, Danny Vinson, Kim Baptiste, Gichi Gamba, Eric Esteban.

Emanaldiak:

  • Otsailak 16, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
  • Otsailak 17, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto handian.
  • Otsailak 19, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto handian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.