Zaintza eta garbiketa sektorearen egoera salatuko du Itaiak

Guaixe 2023ko ots. 17a, 09:59
Itaiak bere ekimenaren aurkezpen jendetsua egin zuen. UTIZTAKOA

Otsailaren 19an, igandea, Nafarroako 0-3 Plataformaren ibilbidea eta borroka aztergai izanen du Itaiak.

Emakumezkoen antolakunde sozialistak, Itaiak, zaintza eta garbiketa sektorearen egoera aztertu du eta bi sektoreetako lan baldintza "panegarriak" patronal eta sareei "beharrezkoak" zaizkiela ondorioztatu du, "urtean milioika euroko irabazia izateko". Sektore hauetan "borroka" ugariak diren arren modu isolatuan eta babes sozial eta mediatiko eskasa dutela salatu dute, eta horregatik zaintza eta garbiketa sektoreetako baldintzak hobetzeko, "ezinbestekoa" ikusten dute egoera ohrri aurre egiteko aldarrikapenak plazaratzea. Hortaz, tsailaren 19an, igandea, 17:00etan, Altsasuko Gure Etxearen lehenengo solairuan, Sakanako Itaiak Nafarroako 0-3 Plataformaren ibilbidea eta borrokaren inguruko hitzaldia antolatu du. Eider Garde Mazkiaran plataformako kidea izanen da hilaria eta hezitzaileek bizi duten egoera eta bizipenak lehen eskutik ezagutzeko eta honen inguruan hausnartzeko aukera izanen dute. Bestetik, otsailaren 25ean, larunbata, 13:00etan, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean mobilizazioa eginen dute.