Futbola

Punturik ez Dantzalekun

Guaixe 2023ko ots. 21a, 10:00

Emakumezkoen Preferente Mailan porrot gogorra jaso zuen Altsasuk

Altsasuk Burladés taldea hartu zuen otsailaren 18an Dantzalekun, Emakumezkoen Preferente Mailako hamabosgarren jardunaldian. Hasieran parez pare ibili ziren bi taldeak eta lehia polita izan zuten, baina 20. minutuan Burladések Altsasuren atea zulatu zuen eta hortik aurrera nagusi izan zen Burlatako taldea eta 0 eta 4 gailendu zen Altsasun, sailkapenean hirugarren postua eskuratuz. 

Emakumezkoen Preferente Mailako liderra Idoya taldea da (39 puntu). Altsasu zazpigarren da (16 puntu). Datorren jardunaldian Altsasuk laugarren postuan dagoen Universidad de Navarra izango du aurkari. Partida otsailaren 24an jokatuko da, 20:15ean, Opuseko unibertsitatean. 

Nafarroako Futbol Federazioko gizonezkoen Preferente eta Erregional mailan ez zen partidarik jokatu, ihote asteburua zelako.