Ipuin baten bertsio berri bat egin nahi zuten Sergio Gayol antzerkigileak eta Victoria Álvarez Musetti antzerki idazle olaztiarrak, baina aurretik oso ikusia ez zegoen zerbait egin nahi zuten eta Oihaneko liburuan aurkitu zuten emaitza. Ipuinak irakurri eta ikertu ondoren Shere Khan "gaizkilea" hartu eta buelta eman erabaki zuten. Horrela sortu zuten Shere Khan. El otro libro de la selva antzezlana. Otsailaren 26an, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunean emanaldia eginen dute. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.