Azoka ostegunean izanen da

Guaixe 2023ko ots. 21a, 12:18

Zumalakarregi plaza. ARTXIBOA

Ihoteen ondoren Zumalakarregi plaza txukun utzi behar da.

Altsasuk azoka hartzen du asteazkenero. Iortia kultur guneko zabalgunean eta Baratzeko bide plazan jatekoak saltzen dituzten postuak egoten dira eta Zumalakarregi plazan, berriz, arropak, etxe tresnak eta bestelakoak saltzen dituztenak. Gaur herri ihotea ospatuko da eta Zumalakarregi plazan sorginek eta ihote segizio guztiak suaren inguruan dantza eginen dute. Zumalakarregi plaza behar bezala txukuntzeko eta han jarritako eszenatokia kentzeko betarik ez duenez izanen, Altsasuko Udalak azoka asteazkenetik ostegunera aldatzea erabaki du.