Basozainek fabrika baten barrutik urubi kume bat erreskatatu dute

Guaixe 2023ko ots. 24a, 09:28

Basozainek jasotako urubi kumea. @GUARDAS_NA

Ilundaingo Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentrora eraman dute. Han egonen da hegan egiteko gai izan arte.

Nafarroako Gobernuko basozainek urubi arrunt (Strix aluco) baten kumea erreskatatu zuten asteartean. Urubi arrunta hontzen familiakoa da. Hegaztia Altsasuko lantegi baten barruan zegoen kabi batetik erori zen. Makina artean zegoenez eta berriro igotzea ezinezkoa zenez, basozainek animalia Ilundaingo Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroan zaintzera eraman zuten, hegan egiteko gai izan arte. Basa animalia zauritu bat opatzen duenak 112 larrialdi telefonora hots egin behar du eta basozainak arduratuko dira animalia jaso eta aipatu zentrora eramateaz.