Herentzia adinduen egoitzarendako

Guaixe 2023ko mar. 1a, 10:02

Altsasuarrak Aita Barandiaran adinduen egoitza paretik pasatzen. ARTXIBOA

Hildako batek bere ondasunak Aita Barandiaran adinduen egoitza kudeatzen duen udal patronatuari utzi dizkio.

Ignacio Aranburu Beldarrain azaroan hil zen. Ez zen Altsasuko Aita Barandiaran adinduen egoitzan egon, baina hura kudeatzen duen Altsasuko Udalaren patronatuari utzi dio herentzia. Hura kontu korronteetan dauden 37.747,11 euro, bi etxebizitza eta garaje plaza bat, enpresa baten 869 akzio 3.119,71 euroko balioa dutenak eta bi bizitza aseguruk (100.100 eta 52.505,36 euro) osatzen dute. Higiezinak kenduta, Aranburuk 193.472,18 euro dira utzi dizkio patronatuari. 

Altsasuko Udalak herentzia onartu zuen eta Aranbururi eskerrak eman zizkion. EH Bilduko bozeramaile Javier Paz Miñok esan zuenez, “espero dezagun egungo patronatuko kideek eta hurrengokoek ahalik eta hobe kudea dezatela, eta balio dezala egoitzan bizi diren pertsonen bizitza hobetzeko”. Javier Ollo Martinez alkateak nabarmendu zuenez, hildakoa ez zen egoitzan egon.