'Living' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko ots. 24a, 10:42

Otsailaren 24an eta 26an, ostirala eta igandea, Oliver Hermanus zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia:1950eko hamarkadako Londresen girotua, filmeko protagonista Williams da, bulegoko paperen artean bizi den funtzionario beterano bat, II. Mundu Gerraren ondoren hiria berreraikitzen ari den bitartean. Bere bizitza arriskuan jartzen duen gaixotasun bat diagnostikatzen diotenean, aurrezki-kontua hustu eta kostaldera joatea erabakiko du. Hitz ematen dio bere buruari bere azken egunek zentzua izango dutela, baina konturatzen da ez dakiela nola lortuko duen hori. Ezezagun misteriotsu batek hirira eramango du Williams, eta horren ondoren, jakin-mina piztuko dio lankide gazte batek: Williamsek galdu duen bizitasuna duela dirudi. Lankide baikorrak lagunduta, Williamsek ahalegin handia egingo du bere ingurua modu harrigarri batean zoriontsu egiteko.

Fitxa artistikoa: Rawlins, Hubert Burton, Oliver Chris, Michael Cochrane, Anant Varman, Zoe Boyle, Lia Williams, Jessica Flood, Jamie Wilkes, Richard Cunningham, John Mackay, Ffion Jolly, Celeste Dodwell.

Emanaldiak:

  • Otsailak 24, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.
  • Otsailak 26, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Sarrerak:
Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.

  • Aurretik erositako sarrera: 4,5 euro.

Sariak:

  • 2022ko Golden Globesen drama aktore onenarendako izendatua.
  • 2022ko Veneziako Jaialdia atal ofizialean aurkeztua.
  • 2022ko Los Angelesko Kritikarien Elkartearen akotre onenaren saria
  • 2022ko Critics Choice Awardseko gidoi egokitu eta aktore onenarendako izendatuak.
  • 2022ko Aktoreen Sindikatuako aktore onenarendako izendatua.
  • 2022ko British Independent Film Awardseko ekoizpen diseinu onena.
  • 2022ko Satellite Awardsen lau izendapen, tartean film dramatiko eta aktore onena.