Futbola

Altsasuk jipoi ederra jaso zuen Iruñean

Guaixe 2023ko ots. 28a, 11:25

Emakumezkoen Preferente Mailako hamaseigarren jardunaldian Universidad de Navarra erraz gailendu zen altsasuarren aurrean

Emakumezkoen Preferente Mailako hamaseigarren jardunaldian sailkapenean seigarren de Universidad de Navarra izan zuen aurkari zzpigarren postuan zegoen Altsasuk. Partida otsailaren 24an jokatu zen, ostiral iluntzean. Gogotsu hasi ziren bi taldeak, baina OPUS-eko unibertsitatekoek batuta hartu zuten eta lehendabiziko 13 minutuetan 2 gol sartu zituzten. Hala ere, Altsasuk aldapan gora jarri zitzaion partidari ongi eutsi zion eta Sonia Alonsok sartutako golari esker, 2 eta 1 hurbildu eta partidaren lehian sartu ziren berriz. 

Bigarren zatia, ordea, Universidad de Navarrarena izan zen. 49. minutuan barita magikoa atera eta ia konturatu gabe 4 gol gehiago sartu zituzten, altsasuarren zoritxarrerako. Azkenean, 6 eta 1 galduta itzuli ziren altsasuarrak. 

Emakumezkoen Preferente Mailako liderra Mutilbera B taldea da (39 puntu), eta Altsasuk zazpigarren postuari heltzen dio (16 puntu). Hain zuzen ere otsailaren 4an, larunbata, Altsasuk liderra hartuko du, Mutilbera B, 16:30ean hasiko den partidan. Erronka handia dute altsasuarrek.