Saskibaloia

CBASK Ifuel taldearen garaipen ederra

Guaixe 2023ko mar. 1a, 11:00

CBASK.

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoko taldea Lagunaken kontra gailendu zen. Maila Interautonomikoan Narum CBASK ez zen fin ibili eta Emakumezkoen Lehen Senior Mailako taldeak atseden jardunaldia zuen.

Asteburuan hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen Nafarroako saskibaloi txapelketa ezberdinetan. 

Bigarren Maila Interautonomikoan Narum CBASK taldeak ezin izan zuen Logrobasket taldearen kontrako partidan gailendu. Partida lehiatuan Logroñoko taldeak alde nabarmena ateratzea lortu zuen eta 72 eta 50 irabazi zuen. Logroñotik ez zuten buelta gozoa izan altsasuarrek. Sailkapenean Navasket taldeak jarraitzen du lider (32 puntu) eta Narum CBASK-ek zazpigarren jarraitzen du (23 puntu), partida bat gutxiagorekin. Marsuaren 4an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapena ixten duen CB Sanignacio taldea hartuko du, 17:50ean, Zelandi kiroldegian jokatuko den partidan. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoan CBASK Ifuel taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Barañaingo Lagunak taldearen kontra Zelandin jokatutako partidan. 64 eta 48 gailendu ziren altsasuarrak, partida ederrean. Gizonezkoen Bigarren Maila Autonomikoak lider berria du, Navasket SM´new taldea (31 puntu) eta CBASK Ifuel taldeak bosgarren jarraitzen du (26 puntu), jokatutako partida bat gutxiagorekin. Marsuaren 4an, larunbata, 18:30ean, CBASK Ifuelek sailkapenean bigarren den eta lehen postua jokoan duen Selco Electronica taldea izango du aurkari, Azkoienen. 

Emakumezkoen Lehen Senior Mailan bigarren faseari murgildua dago CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea baina bigarren jardunaldia atseden jardunaldia zegokion. Sailkapenean lehen fasean egindakoa kontuan hartzen denez, CBASK Xabi Gorriz Tattos taldea da 9 eta 15 postuen arteko liderra (13 puntu) eta hamahirugarren jardunaldian sailkapenean 11 punturekin bigarren den Ega Perfil Oncineda izango du aurkari. Partida marsuaren 24an jokatuko da, 20:15ean, Lizarran.