Oiarbideri aitortza bikoitza

Guaixe 2023ko mar. 1a, 11:30

Carlos Oiarbide Repsolen Eguzkia aitortzarekin. UTZITAKOA

Nafarroako Olibaren Ordenako ohorezko zaldu izendatu zuten igandean eta Repsolek Eguzki aitortza eman zion astelehenean.

Olioz bustitako ogi txigortuaren 23. edizioa hartu zuen Arronitzek igandean. Ospakizun baliatu zuen Nafarroako Olibaren Ordenak bere hamazortzigarren kapitulua egiteko. Halakoetan kofradiek ohi dutenez, kide berriak izendatu zituzten. Arronitzeko oliba eta harekin egindako olioaren enbaxadore edo ohorezko zaldu izendatu zituztenen artean Carlos Oiarbide sukaldari altsasuarra dago. 

Gastronomiari buruzko Repsol Gidak bere aitortzak banatu zituen Alacanten atzo. Eguzkia sari bat jaso zutenen artean Carlos Oiarbide sukaldaria dago, San Adrianen Bistronomico jatetxea duena. Sariketaren antolatzaileek nabarmendu dutenez, “Zalacain jatetxea gorenera eraman zuen sukaldari talde baten laugarren belaunaldia da Oiarbide, Nafarroara itzuli dena”. Repsolekoek azaldu dutenez, “San Adrianen, klasizismo bulego bat ireki du, eta, bertan, produktuak eta bere zintzotasunak agintzen dute, haragia edo arraina, ibaiertzeko barazkiak edo berak bordatzen duen ehiza”. Sari emaileek gaineratu dutenez, “dotorezia hauteman, ikusi eta ukitu egiten da, ezusteko bat den jangela bildu batean, eta aldez aurretik erreserba exijitzen du bere mahai apurretako batean esertzeko, eta karta alde batera uzten duen eta egunero bere etxean zer jaten den erabakitzen duen sukaldari bikain baten esku jartzeko”.