Txirrindularitza

Iker Mintegiri Guadianako Zirkuituan ikusi zitzaion

Guaixe 2023ko mar. 2a, 11:40

Guadianako Zirkuitua lasterketa mugitua izan zen. UTZITAKOA

Espainiako Kopako lehen lasterketan ihesaldian sartu zen Laboral Kutxako altsasuarra

Iker Mintegi Claver txirrindulari altsasuarrak (Laboral Kutxa) ihesaldietan sartzea gustuko duela ez da berria. Otsailaren 26an Espainiako Kopako baliagarria den lehen lasterketa jokatu zen Badajozko Don Beniton, Guadianako Zirkuitua hain zuzen ere, eta sakandarrak ez zuen huts egin, sortu zen ihesaldietako batean sartu baitzen. 

Lasterketa gogorra bezain ikusgarria azkenean esprintean erabaki zen, 78 txirrindulariz osatutako taldea batera iritsi baitzen, eta azkarrena Controlpack taldeko Ilia Schegolkov errusiarra izan zen (3:52:29). Iker Mintegi 80. iritsi zen, 17 segundora. 175 txirrindularik osatu zuten proba. Espainiako Kopako hurrengo lasterketa marsuaren 5ean jokatuko da, Murtzian, XXXII Trofeo Guerrita ezaguna. 

Bestalde, otsailaren 18an Colindresen jokatutako III. Memorial Jesus Peredan Iker Mintegi zazpigarren sailkatu zen, bere taldekide txapeldun Ander Ganzabaletik 14 segundora. Gomur Cantabriako Jon Gil 27. sailkatu zen.