Martxoaren 8a Emakumeen nazioarteko egunaren harira, Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitarauaren barruan, Gazteria zerbitzuak ere zenbait jarduera eta ekimen antolatu ditu eta lehenengoa martxoaren 3an, ostirala, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean, izanen da: LGTBI+ tailerra.
Martxoaren 4an, larunbata, 18:00etan, torneoak izanen dira Altsasuko gazte gunean.