Dantza garaikidea Altsasun

Guaixe 2023ko mar. 1a, 11:42
'Aitzindariak' dantza ikuskizuneko une bat. BLANCA RAZQUIN / IORTIA

Martxoaren 4an, larunbata, 'Aitzindariak' Xián Martínez eta Saioa Belarraren dantza ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean.

Aitzindariak dantza garaikideko lan bat da. Xián Martínez eta Saioa Belarra dira ikuskizunaren zuzendariak eta hamaika emakume mota batu dituzte esperientzia batean, klixea alde batea utzita, generoari buruzko aurreiritziari egiten dio aurre lanak. Berdintasuna da gai nagusia, eta borrokan jarraitzen duten emakume aizindariak omentzen ditu. Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak Martxoaren 8aren harira antolatutako Anitzak gara, orain askeak programazioaren barruan dago emanaldia.

Aitzindariak dantza ikuskizuna

Sinopsia: Modelajearen eta naturaren poetika oinarri harturik, ikuskizunak arima sendo eta borrokalarien munduan barneratuko gaitu, maitasunezko eta errespetuzko munduan, egungo gizarte indibidualistatik berdintasunezko gizartera jo dezagun.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, jatorrizko ideia eta koreografia: Xián Martínez
  • Antzezleak: Mª José Casado, Paula Urquijo, Ana F. Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sormenezko aholkularitza eta musika: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia, Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkia: Blanca Razquin

Emanaldia: Martxoak 4, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.

Sarrerak: 8 euro, Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian.