Oinezko bat harrapatu dute

Guaixe 2023ko mar. 2a, 11:11

Foruzaingoaren patruila Zumalakarregi plazan. UTZITAKOA

Altsasuko Zumalakarregi plazan gertatu da ezbeharra.

Ibilgailu batek 82 urteko gizonezko bat harrapatu du Altsasuko Zumalakarregi plazan gaur, martxoaren 2an, osteguna, 9:43an. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonezkoak hanketan zauri irekiak zituen. Altsasuko osasun etxeko medikuak eta erizainak lehen arta egin ondoren, suhiltzaileen anbulantzian haien parkera larri eraman dute eta handik Iruñeko ospitale gunera helikopteroz eraman dute. Foruzaingoak hartu du bere gain ezbeharraren ikerketa.