'El triángulo de la tristeza' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko mar. 2a, 12:39

Martxoaren 2an eta 5ean, osteguna eta igandea, Ruben Östlund zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya, modelo eta influencer bikotea, yate batera gonbidatuko dituzte luxuzko itsas bidaia egiteko. Eskifaiak gonbidatu aberatsei behar duten arreta guztia eskaintzen dien bitartean, kapitainak ez du kabinatik irten nahi, gala-afari ospetsua laster egingo den arren. Gertaerek ustekabeko bira hartuko dute, eta botere-oreka alderantzikatu egingo da, bidaiarien erosotasuna arriskuan jartzen duen ekaitza sortzen denean.

Fitxa artistikoa: Harris Dickinson, Charlbi Dean, Zlatko Buric, Dolly De Leon, Woody Harrelson, Vicki Berlin, Henrik Dorsin, Sunnyi Melles, Jean-Christophe Folly, Iris Berben, Arvin Kananian, Amanda Walker, Alicia Eriksson, Malte Gårdinger, Nana Manu, Hanna Oldenburg, Oliver Ford Davies, Linda Anborg, Carolina Gynning, Camilla Läckberg, Mira Uszkureit, Thobias Thorwid, Jiannis Moustos, Timoleon Gketsos, Ralph Schicha.

Emanaldiak:

  • Martxoak 2, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto nagusian.
  • Martxoak 5, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto nagusian.

Sarrerak:
Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

  • Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.
  • Aurretik erositakoa: 4,5 euro.

Hizkuntza: gaztelania.

Sariak:

  • 2022ko Oscar sarietan film, zuzendaritza eta gidoi original onenaren sarirako izendatuta.
  • 2022ko Canneseko jaialdian film onenaren Palma de Oro saria.
  • 2022ko BAFTA sarietan hiru izendapen, gidoi eta emakumezko aktore onena barne.
  • 2022ko Golde Globes sariak film onenaren, komediaren eta emakumezko aktore onenaren sariak.
  • 2022ko Los Angelesko Kritikoen Elkartearen emakumezko aktore onenaren saria.
  • 2022ko Critics Choice Awardsen komedia hoberenera izendatuta.
  • 2022ko César Sarietan atzerriko film onenaren saria.
  • 2022ko Satellite Awardsen komedia film onenaren izendapena, gidoi origila eta bigarren aktorea.